Publicado por sertutxa en Junio 26, 2008
G8 akatu!
Manifestazioa uztailaren 5ean
20:00etan Arriagatik
Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira.
Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalen erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Remix | Sin Comentarios »
Publicado por sertutxa en Mayo 28, 2008
Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
Bai noski, eta Espainiak ere indarkeriari betirako uko egiteko borondatea erakutsi beharko du.
Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?
Bai noski, eta hori abiapuntutzat hartuz aurrera!
Publicado en Remix | 2 Comentarios »
Publicado por sertutxa en Abril 1, 2008
Euskal Herriko egoera nekagarria da, 10 urte daramatzagu sarturik espiral honetan eta gero eta ondoratuago gainera. Ez dirudi irtenbiderik dagoenik, eta 10 urtez gabiltza entzuten gatazkaren irtenbidea badatorrela baina ez dago azken finean horretarako borondaterik, etsaiaren sumisio osoa ikusteko baizik. Gatazka honen alde bietako muturrak ez dira gai beste aldearen sufrimendua ulertzeko, giza eskubide guztien bortxaketak salatzeko (bai erahilketak edo bai torturak eta errepresioa) eta zurrunbiloan sartuarazi egiten gaituzte are ta gehiago.
Gizartean dagoen gehiengo abertzalea nekaturik dago dauzkan alderdi politikoez gainera, 10 urteren buruan inoiz baino zatituago egoteaz gain, gero eta okerrago defendatzen dituztelako euskaldunen interes orokorrak. Etsaia, gure herria den bezala izatea galarazi nahi duena eta gure izaera suntsitu, etxean sartu zaigu eta indartsu egin da.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Politika, Remix | 2 Comentarios »
Publicado por sertutxa en Febrero 25, 2008
Martxoaren 8a iskinaren bueltan daukagun honetan feminismoaz hitz egitea tokatzen da. Sinplea dirudien galdera hau jendeari egiten zaionean, askok erantzuten du feminismoa matxismoaren antonimoa dela. Jakin badakigu (edo jakin beharko genuke) hori ez dela horrela, feminismoaz ari garenean justizia sozialaz hitz egiten dugula. Emakumearen bazterketa matxistaren aurrean beharrezkoa den erantzuna da feminismoa, emakumearen askapenerako teoria.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Politika, Remix | 2 Comentarios »
Publicado por sertutxa en Diciembre 26, 2007
Apunte txikitxoa; Ongietorria blogen asunto guzti honetara apuntatu diren bi iratzarrikideei; Ibon Leitza eta Markel Ganboa. Iratzarriren blogsfera hazten ari da, pixkanaka gelditu barik. Ea aurrera segitzen duzuen zuen blogak finkatuz!
Animo eta hitz egingo gara blogari berriak!
Publicado en Remix | Sin Comentarios »
Publicado por sertutxa en Diciembre 11, 2007

Orain arte mila aldi ingurutan errepikatu ditudan gauzekin berotu ahalko nizueke burua, baina egia esan ezer ez jartzea nahiago dut. Ez daukat ideiarik, eta seguruenik ez daukat ideiarik eukitzeko denborarik; lana, afizioak, ofizioak, etab. badakizue.
Hauteskundeak 3 hilabete barru dira, eta ez dakit zergaitik gu (Aralar) kanpaina hasten azkenak izango garelaren inpresioa daukat. Iratzarrik etzi hasiko du neguko kanpaina otsailera arte; “Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari. Etorkizuna ezkerretik dator” lemaduna, eta ez dakit zergaitik dudan inpresio hau -seguruenik gauzek nola funtzionatzen duten sufritu dudalako- baina uste dut gurea izango dela aralarren aurrekanpaina.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Remix | 1 Comentario »
Publicado por sertutxa en Noviembre 15, 2007
Ez, ez dut bloga ahaztu. Badakit azkenaldian gutxiago idazten dudala, baino normala da ere bai. Alde batetik lana, bestetik afizioak eta ofizioak, eta ordenagailu aurrean nagoenean normalean zeozer egin behar dut, beraz blogan “remix” atalerako doazen mezuak baino ezin ditut jarri.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Remix | Sin Comentarios »
Publicado por sertutxa en Noviembre 2, 2007
Todos los partidos politicos tienen una forma de presentarse a la sociedad, todos tienen una tarjeta de presentacion. Esto es, la imagen coorporativa.
Cada imagen coorporativa va estrechamente ligada al perfil de votante que busca cada partido, aunque hay casos en los que es el propio votante quien toma su estetica a partir de unas ideas politicas.
Las diferencias generacionales son obvias, y esto tambien se traduce en aproximadamente la mitad de los casos, en diferentes esteticas entre partidos politicos y juventudes ligadas a estos.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Diseinua, Politika, Remix | 8 Comentarios »
Publicado por sertutxa en Octubre 19, 2007
Bloga badoa edukinez betetzen, erantzun on eta txarrez, estekaz, etab. Hau da, badabil
Aste batean edo ez dudanez aktualizaziorik egin lanpeturik nenbilelako, tarte bat dudanean guztia idatzi behar dut.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Remix | 6 Comentarios »