Sertutxaren Bloga

Archivos para 'Pertsonala' Categoría


Eraztunen Jauna, edo azkenaldi honetako astebururik arraroena

Publicado por sertutxa en Enero 16, 2008

(Bantxiren fotologetik hartuta)

Ea ba, zatika jungo naz.

Hatortxu Rock-era joan ginen joan den asteburuan Nertxi, Txufo ta hirurok. Badakizue, Kauta, Berri Txarrak, Koma eta horrelako taldeak, hainbat eta hainbatean ikusi ditugunak eta inoiz huts egiten dutenak.

Leer el resto de esta entrada »

Publicado en Pertsonala | 2 Comentarios »

Asteburuan hatortxura

Publicado por sertutxa en Enero 8, 2008

Epa blogoreros!
Zapatuan Iruñeara aralarren kongresura noala aprobetxatuz baza pixkat sartu dut lagunen artean eta hatortxurock-era joatea erabaki dugu, Berriobeitira. Azkenaldian jendea planak egiteko nekearekin dabilela dirudi eta lagun berriak handik eta hemendik lortuz koadrila alternatiboa egiten ari gara pixkanaka :) Leer el resto de esta entrada »

Publicado en Pertsonala | 2 Comentarios »

Ondo pasa gabonetan

Publicado por sertutxa en Diciembre 24, 2007

Bueno, jakin ezazuela bloga ez daukadala ahazturik. Izan ere pila bat alditan hasi naiz testuak idazten baina denbora faltagatik erdixka geratu dira. XD no tengo remedio. Gaur gauean olentzero jauna iritsiko da gure etxeetara, nahiz eta opari batzuk jausi diren jada (eta espero dut gehiago jasotzea ere bai).

Pozik pasa ezazue denok gaua familiakin, lagunekin, bikotearekin, biziko duzuen moduan. Jada astetxo bat falta da 2007 urte honetatik.

eta laister jada… urte berri on! Pozik ibili!

Publicado en Pertsonala | 1 Comentario »

Hau badabil !

Publicado por sertutxa en Septiembre 12, 2007

Bueno! Badirudi azkenean bloga daukadala berriz ere, duela urte batzuk egin nuen saiakera arraro hori alde batera utzi eta gero.

Espero dut gustoko o behintzat izatea blog hau, eta parte hartzea. Oraingo hontan bloga ez da beste saiakera horren antzerakoa izango, ez da horren pertsonala izango eta ez da “bitxikerien” inguruko berriz hornituko. Eguneroko bizitza, politika, etab-ekin zerikusia duten asuntuekin baizik.

Euskaraz edo Gazteleraz. Bi hizkuntzatan, bakoitza bere momentuan.
Hemen nago ba, munduari zabalik, horren modan dagoen blog-en galaxia honetan :)
Espero dut maiz bisitatzea

Publicado en Pertsonala | 5 Comentarios »