Sertutxaren Bloga

  • Loturak

Kapitalismoa herrien eta langileon etsaia!

Publicado por sertutxa en Junio 26, 2008

G8 akatu!
Manifestazioa uztailaren 5ean
20:00etan Arriagatik

Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira.

Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalen erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.

Honen guztiaren aurrean, barrikadaren kontrako aldean, bestelako mundu baten alde borrokatzen gabiltzanok, langileria, ikasleria, emakumeok, gazteok, etorkinok, esplotazioa eta diskriminazioa pairatzen dugunok gaude.

Inposaketa inperialisten kontrako borroka  ez da borroka abstraktua, ikasleen Bolognaren kontrako borroka da; gazteon etxebizitzaren aldekoa da; soldatapeko langileen Osasunaren pribatizazioaren kontrakoa da; pobreziaren gorakadaren kontrakoa; bizitzaren garestitzaearen kontrakoa; eredu energetikoa, garraioa eta azpegituren kontrakoa; gure nortasuna eta kulturaren onarpen ezaren kontrakoa; arrazakeria, errepresioa eta faxismoaren garaperenaren kontrakoa; euren subiranotasuna gauzatzeagatik blokeoa, gerra eta eskuhartzea pairatzen duten herrien borroka da!!

Escribe un comentario

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>