Sertutxaren Bloga

merke dago oso gure lurra

Publicado por sertutxa en Abril 8, 2008

umeaht.jpgHastear dira AHTren obrak Gipuzkoan. Hori antzematen da gutxienez jasotako informazio ezberdina entzun eta analizatu ta gero. Duela bi egun eusko jaurlaritzak obrak hasiak zirela ozen aldarrikatu bazuen ere, eskakizun administratiboak “baino” ez dira izan.

Bizkaian ordea ez dira hasi oraindik. Duela hilabete batzuk zenbait komunikabidetan ondeamakinak Durangaldean sartuko zirela entzun bagenuen ere. Baina ez dezagun gure burua engainatu, denbora kontua da, eta prest egon beharko dugu, euren erosotasunagatik mendiak zulatu eta tonaka material mugitu nahi dutenak herri hau desegituratzeko desiatzen baitaude, eta beraiekin batera arrazoia por cojones ematen dieten segurtasun indar publikoak dauzkate, txikitzeko makinan, gu guztion dirutza.


Hau da, bai, Euskal Herrirako duten plan orokorra, euren gizarte eredua egituratzeko azpiegitura pieza ezberdinen arteko lotura; Errauskailuak, Pasaiako kanpo portua, A8ko hirugarren karrila, urumeako autobidea, donostiako gerrikoa… …suntsiketa, porlana eta kutsadura. Euskal Herriko gehiengo politikoak babestu eta bultatzen duena, Europarekin lotzearen eta progresuaren aitzakipean.

Euskaldunak, izan ere, itsu jartzen gara Europaz entzuten dugunean, aurpegi aurrean azenaorioa jarri eta gurdiaz tira eta tira egiten duen astoa bezala, kapazak gara onura baino min gehiago egingo digun proiektuak onartzeko aza jan eta kandelekin biziko garela esan ez diezaguten.

aralaraht.jpgEuskal Herriko garraio mapa, hau ere ez da berria, negargarria da. Tren konbentzionalean Bilbotik Donostiara bidaiatzeak 2,45 orduko denbora eramaten digu. Argi dago beharrezkoa dela aldaketak gauzatzea eta zerbitzu publikoak indartzea; urbiletik dugunetik hasita; eskualde barneko komunikazioak indartu, eskualdeen arteakoak, etab. Tren soziala eraiki behar da, funtzio askotarikoa, egungo trazatuak erabiliko dituena, ekologikoki jasangarria eta batez ere beharrezkoa. Gaur egungo behar errealen zerrendan, AHTk azkeneko postua dauka, baina negozioenean lehena.

Norentzako ari dira bada gizartea eraikitzen? Langileak okerrago bizi gara, familien zorra eta pobrezia tasa handitzen doaz, baina enpresarien etekinak hazi eta hazi baino ez dira egiten. Enpresarien onurara begiraka egiten den herri bat izanda, normala da enpresariek nahi dituzte proiektu izugarri eta kolosalak bultatzea, eta horretarako diru publikoa mordoa erabiltzea; hezkuntza, etxebizitza edo osasunera bideratua izan daitekena.

Noiz arte begiratuko dugu beste alde batera? Eman ditzagun pausuak sozialismorantz.

Una respuesta a “merke dago oso gure lurra”

  1. Alfred Dice:

    Bueno, un dia me enseñas euskera ( èuscar que diem en català ) asi puedo ller todos tus posts xD.

    Nada compañero, un saludo fraternal, y recuerda, todos a una, NO AL PLA DE BOLONYA!

    Visca la terra! Gora EH!

    Alfred

Escribe un comentario

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>