Sertutxaren Bloga

Danak jarraitzen du berdin

Publicado por sertutxa en Abril 1, 2008

etapikolo.jpgEuskal Herriko egoera nekagarria da, 10 urte daramatzagu sarturik espiral honetan eta gero eta ondoratuago gainera. Ez dirudi irtenbiderik dagoenik, eta 10 urtez gabiltza entzuten gatazkaren irtenbidea badatorrela baina ez dago azken finean horretarako borondaterik, etsaiaren sumisio osoa ikusteko baizik. Gatazka honen alde bietako muturrak ez dira gai beste aldearen sufrimendua ulertzeko, giza eskubide guztien bortxaketak salatzeko (bai erahilketak edo bai torturak eta errepresioa) eta zurrunbiloan sartuarazi egiten gaituzte are ta gehiago.

Gizartean dagoen gehiengo abertzalea nekaturik dago dauzkan alderdi politikoez gainera, 10 urteren buruan inoiz baino zatituago egoteaz gain, gero eta okerrago defendatzen dituztelako euskaldunen interes orokorrak. Etsaia, gure herria den bezala izatea galarazi nahi duena eta gure izaera suntsitu, etxean sartu zaigu eta indartsu egin da.


Euskaldunek ez dute arazorik atzerriko alderdi unionista bat bozkatzeko. Euskaldun guztien izenean hitz egiten duen erakunde armatuak gainera ez ditu gauzak errezten; gizarteko sektore berrien barruan abertzaletasuna ez erakargarri bihurtzea lortu da eta sinesgarritasuna kolokan dago.

Eta alternatibak? Eskuineko gobernu bat daukagu, 30 urte daramatzana gobernuan, inposaketen bidez, korrupzio kasuak izaten hasi dena, herri hau neoliberalismo sutsuenera eraman duen, eta ezkertiar eta abertzale garenok ez dugu orain arte alternatibarik eraikitzea lortu. Are gehiago, nahiz eta ezker abertzale barruan gehiengo izan horrela pentsatzen dutenak, guztientzako eskubide guztiak ezkerretik eta independentismotik defendatzen ditugunok ez dugu lortu gure espazio politikoa zazpi urtean indartzea, eta bitartean erabakitze eskubidea defendatzen duten beste alderdiak ikusi ditugu indarra galtzen.

Euskal gizartearen gehiengoa da abertzalea, euskal gizartearen gehiengoa da ezkertiarra, eta zer esanik ez dago, euskal herritarren gehiengoa dago giza eskubide guztien alde. Herriak aldaketa eskatzen digu oihuka, konpromezua, hitza betetzea, gure arteko batasuna indartzea, gatazkarekin amaitzea. PNVko mitxelinek nahi dutenaren aurka, aurrera egitea lehendakariak egin nahi duen galdeketarekin (hortarako galdera zehaztea ezinbestekoa da pedagogia egiten joateko), independentziaren aldeko gehiengo soziala eraikitzen joatea herriz herri, eta sektore ezberdinetan, eta ezkerrak behar eta merezi duen indarra hartzea; eragitea eta egitea, erabakitzea eta gizartea iraultzea.

Lana daukagu egiteko.
Ez da erraza izango, baina inork ez digu esan izango denik.

2 comentarios a “Danak jarraitzen du berdin”

  1. LeireBaraka Dice:

    Aupa Sertutxa!! Nik ere gauza bera pentsatzen dut; zera, borondate falta dagoela, alde bietatik. Ta hori kezkagarria da oso.

    Argi dago prosezua, PSOE eta ETAz gain, alderdi politiko guztiok bultzatu behar dugula, Espainiako Gobernuak zein ETAk argi utzi baitute herri honek pentsatzen duena berdin zaiela. Inplikatzea beharrezkoa da, ezinbestekoa da denok pausoak emotea; eta egia da azkenengo treguan PSOEk ez zuela inolako pausorik emon, puf…

    Por tzierto, oso ona jarri duzun irudia, benetan adierazgarria!! Muxutxoss.

  2. carmef Dice:

    Com m´agradaria entendre el Vasc i saver-ne el que dius. Malgrat tot. m´alegro i molt no poguer entendre´t perque es el millor senyal de defensa de la teva llengua. Endevant!!!

Escribe un comentario

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>