Zer da feminismoa?
Publicado por sertutxa en Febrero 25, 2008
Martxoaren 8a iskinaren bueltan daukagun honetan feminismoaz hitz egitea tokatzen da. Sinplea dirudien galdera hau jendeari egiten zaionean, askok erantzuten du feminismoa matxismoaren antonimoa dela. Jakin badakigu (edo jakin beharko genuke) hori ez dela horrela, feminismoaz ari garenean justizia sozialaz hitz egiten dugula. Emakumearen bazterketa matxistaren aurrean beharrezkoa den erantzuna da feminismoa, emakumearen askapenerako teoria.
Urteetan zehar emakumeak ezabatuak eta ahaztuak izan dira etxearen anonimotasunean, gizonek historia idazten zuten bitartean. Ukaezina da oraindik ere gizarte matxista batean bizi garela. Esparru laboralean, esaterako, desberdintasun nabarienak aurki ditzakegu, soldatan ez ezik lan aukeretan ere, eta honek bikotearekiko dependentzia areagotzen du.
Emakumeen genozidio matxista, abortatzen dutenen jazarpena, lesbianen diskriminazio bikoitza; emakumearen askatasun eta eskubideen kontrako eraso sistematikoa imagina ditzakegun esparru sozial eta pertsonal orotan gertatzen da. Kapitalismoa patriarkatuaz baliatzen da emakumeak menpeko bihurtzeko.
Matxismo suntsitzaile estrukturalarekin bukatzeko, alternatiba feminista bat eraikitzea ezinbestekoa da. Borroka feministak borroka sozial bat izan beharko du, emakume zein gizonena; feminismoak emakumea ustiapenari eta gizona arauen uniformetasunari lotzen duten kateak apurtzen ditu. Ezkerreko esparru libreek eszenatoki feministak sustatu eta konturatu gabe irudikatzen ditugun portaera matxistak baztertzeari ekin behar diogu, hizkuntza eta hezkuntzatik hasita, ez baitago ezkerreko ideologiarik feminista ez bada.


Abril 22, 2008 en 1:05 pm
primero aprender que es el feminismo por que no teneis ni idea. Emepzaré diciendo que sois subnormales y terminaré por llamaros hijos de puta. Que asco dais
Abril 23, 2008 en 8:19 am
grandes argumentos de peso sobre los que no tengo otra cosa que hacer que plegarme avergonzado
freak