Sertutxaren Bloga

Beste mundu bat posiblea da

Publicado por sertutxa en Enero 25, 2008

neoliberalismo.jpgKapitalismoa indartsu egiten ari da gero eta deshumanizatuago dagoen gizarte honetan; ongizatean bizi gara baina pobrezia modernoa jasaten dugu, ekonomia hazten da, baina ez gurea, gero eta lan gehiago daukagu baina gero eta prekarioagoa… herritarrek ezin dugu hutsera begira gelditu gure biziak produkziorako exigitzen dizkigutenean; ehunka langile hildako egunean, esklabutzak, explotazioa, mobbinga.

Antolatu gaitezen. Ez dira hauek hitz hutsak, ez da topikoa ez utopikoa. Kontzientzia erresistentzia garatu dezagun eta lan egin dezagun egunerokotasunean. Denon artean lortuko dugu gauzak aldatzen joatea, interes batzuen arabera sinetsarazi digutenaren kontra gauzak aldatu daitezkeelako; aldatuko ditugulako, noski! Gure esku dago munduaren gure partzela hau, gure nazioa, gure Euskal Herria, bakoitza bere herritik, auzotik, kaletik aldatzea, tira dezagun ezkerrera, har dezagun gure herriaren lema eta nabigatu gaitezen berdintasun eta justizia sozialerantz. Gidatu ezazu zuk orain gidatzen dizuten zure bizitza hori. Parte hartu, pentsatu, eztabaidatu, entzun, ekarpenak egin, ideiak jaso; izan zaitez zure herriaren parte.

Ez al dago arrazoi nahikorik? Homofobia, matxismoa, biolentzia, kontsumismoa, rolak, kodizia… Eskuinak balore hauek ontzat hartzera gidatu du eragozpenik jarri ez duen masa akritikoa. Ontzat eman dugu jazten ditugun arropak 12 urteko ume explotatu batek ur baso bat edatea luxua den herrialde batean egin izana, ontzat eman dugu ere “bizitza zaila dela”, eta gure hileko miseriazko 900 euroen kontura ederki bizi diren burgesak daudela, (total, ezingo dira alaiak izan, nazka diegula jakinda), ontzat eman dugu arraza batzuk besteen gainetik daudela, ontzat eman dugu pertsonen desberdintasunak egotea… eta bide hori hartu dugu euren “produktua” erostera gonbidatzen gaituen alfonbra gorri distiratsu horretatik paseatuta, kapitalismo atseginaren bulevard argitsuetan bueltatxo bat emanez.

Nora doa mundua? Nora daramate mundua?

Utziko al diegu nahi dutena egitea? Nahiko lukete. Gaur, hemen, orain, badago etorkizuna, eta etorkizuna ezkerretik dator! Gure gizartea kanibalizatu dutenei hura gidatzen utziko al diezu? Hartu hitza, eta eskuin muturrean helmuga duen kapitalismo suntsitzailearen lokomotora basati hau geldi dezagun ezkerrera tiraka. Herriak du boterea. Masa kritikoa eraiki dezagun. Eraiki dezagun sozialismoa; gizarte bakarra, berdintasunean. Behar bizia dago.

Eta zuk, erabakitzen duzu ala zugatik erabakitzea uzten duzu?

Una respuesta a “Beste mundu bat posiblea da”

  1. herri11 Dice:

    aupa sertutxa!

    Interneten salseatzen salseatzen… zure bloga aurkitu det. jode! a ze txiringitoa daukezun montauta e! Aurrenen ez nengon seguru zurea zenik, baina ya Aralarren rolloak ikusita… dana konfirmatu dit jeje.

    Beno ba, hemendik aurrea hortaz gustura leituko dizut ;D

    ondo ibili!

Escribe un comentario

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>