Eraztunen Jauna, edo azkenaldi honetako astebururik arraroena
Publicado por sertutxa en Enero 16, 2008
(Bantxiren fotologetik hartuta)
Ea ba, zatika jungo naz.
Hatortxu Rock-era joan ginen joan den asteburuan Nertxi, Txufo ta hirurok. Badakizue, Kauta, Berri Txarrak, Koma eta horrelako taldeak, hainbat eta hainbatean ikusi ditugunak eta inoiz huts egiten dutenak.
Eraztunaren Konpainia berria sortua zan.
Nertxik patxaran gehio etzuela edango ezan zuen. Ups. Lehenengo akatsa.
Gero jende nahiko bitxia ezagutu genun, mallorkar batzuk. Tobleroneak eskaintzen zizkiguten. Milaka toblerone! Ta gu gure bi botella bukatu ezinean. Ezdakit zenbat kontzertu ta gero (egia da, enaz oso ondo oroitzen) gutako bat erori zan Itzalpean. Babesa bilatu ber izan genun, ezezagun batzuen kotxean, noski. Putetxe batera lo egitera juteko aukera serioski hartu genun ere bai.
Handik hiru orduta, patada. Zorionez, erruki ziren gutaz ta kapa elfiko batzuk eman zizkiguten oparitzat.
Autobusa hartzeko komeriyaz eta bus geltokiyan ein zidaten faxistadaz obe ez oroitzea…
Donostiara salbu heldu ginan azkenean. Gutako beste bat mendira jutea proposatu zun. Igeldo hautatu genun, ta Orio gure Mordor partikularra izan zan. Hara jun ginan, funikularra hartuta (on val! on val masqué oeoeoeoeoeoe!). Urik gabe. Deskantsatu gabe. Bururik gabe.
Zorionez, gura bila etorri zan Galdalf edo holako zerbait, bere burdineko zaldiaz (hau da, bere kotxez).
ta bueno, horrelako zerbait gertatu zan.
Noizko hurrengoa? ^_^




















Enero 17, 2008 a 11:47 pm
jajaja nola zareten!! Aizu, kontuz euskara hori !!!!
Enero 22, 2008 a 4:15 pm
Banekien zuek batera gauza onik ez zenutela aterako jajajajajaja!!! ezeeeetz jajajajajajaj milaka muxu majisimos!!!