Burua ideiarik gabe
Publicado por sertutxa en Diciembre 11, 2007

Orain arte mila aldi ingurutan errepikatu ditudan gauzekin berotu ahalko nizueke burua, baina egia esan ezer ez jartzea nahiago dut. Ez daukat ideiarik, eta seguruenik ez daukat ideiarik eukitzeko denborarik; lana, afizioak, ofizioak, etab. badakizue.
Hauteskundeak 3 hilabete barru dira, eta ez dakit zergaitik gu (Aralar) kanpaina hasten azkenak izango garelaren inpresioa daukat. Iratzarrik etzi hasiko du neguko kanpaina otsailera arte; “Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari. Etorkizuna ezkerretik dator” lemaduna, eta ez dakit zergaitik dudan inpresio hau -seguruenik gauzek nola funtzionatzen duten sufritu dudalako- baina uste dut gurea izango dela aralarren aurrekanpaina.
Mundua eta politika bitartean eguraldia baino erotuagoak daude, eta bakoitzak bere “pinpanpun”ekin segitzen du ero moduan, karrakari birak emanez. Segiren PNV-nabai konspiranoyatatik hasita PPrenak arte. Horrek nekea sorrarazten du, eta ni ez naiz neke horretatik urrun geratzen. Agobioa,
Ea negua ongi datorren eta lasaitxuxeago dan dana. Ondo igaro astea eta txintxoak izan! Ea laister ideia freskoak dauzkadan!




















Diciembre 12, 2007 a 8:25 am
Aupi Aner!!
Indar handiekin hastea ondo dago bai, baina gero askotan horren ondorioak nabariak dira. Animo udaberriak ziur indarrez beteko zaitu eta