Publicado por sertutxa en Diciembre 26, 2007
Apunte txikitxoa; Ongietorria blogen asunto guzti honetara apuntatu diren bi iratzarrikideei; Ibon Leitza eta Markel Ganboa. Iratzarriren blogsfera hazten ari da, pixkanaka gelditu barik. Ea aurrera segitzen duzuen zuen blogak finkatuz!
Animo eta hitz egingo gara blogari berriak!
Publicado en Remix | Sin Comentarios »
Publicado por sertutxa en Diciembre 24, 2007
Bueno, jakin ezazuela bloga ez daukadala ahazturik. Izan ere pila bat alditan hasi naiz testuak idazten baina denbora faltagatik erdixka geratu dira. XD no tengo remedio. Gaur gauean olentzero jauna iritsiko da gure etxeetara, nahiz eta opari batzuk jausi diren jada (eta espero dut gehiago jasotzea ere bai).
Pozik pasa ezazue denok gaua familiakin, lagunekin, bikotearekin, biziko duzuen moduan. Jada astetxo bat falta da 2007 urte honetatik.
eta laister jada… urte berri on! Pozik ibili!
Publicado en Pertsonala | 1 Comentario »
Publicado por sertutxa en Diciembre 11, 2007

Orain arte mila aldi ingurutan errepikatu ditudan gauzekin berotu ahalko nizueke burua, baina egia esan ezer ez jartzea nahiago dut. Ez daukat ideiarik, eta seguruenik ez daukat ideiarik eukitzeko denborarik; lana, afizioak, ofizioak, etab. badakizue.
Hauteskundeak 3 hilabete barru dira, eta ez dakit zergaitik gu (Aralar) kanpaina hasten azkenak izango garelaren inpresioa daukat. Iratzarrik etzi hasiko du neguko kanpaina otsailera arte; “Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari. Etorkizuna ezkerretik dator” lemaduna, eta ez dakit zergaitik dudan inpresio hau -seguruenik gauzek nola funtzionatzen duten sufritu dudalako- baina uste dut gurea izango dela aralarren aurrekanpaina.
Leer el resto de esta entrada »
Publicado en Remix | 1 Comentario »