Sertutxaren Bloga

  • Loturak

Zeozer idatzi beharko…

Publicado por sertutxa en Noviembre 15, 2007

Ez, ez dut bloga ahaztu. Badakit azkenaldian gutxiago idazten dudala, baino normala da ere bai. Alde batetik lana, bestetik afizioak eta ofizioak, eta ordenagailu aurrean nagoenean normalean zeozer egin behar dut, beraz blogan “remix” atalerako doazen mezuak baino ezin ditut jarri.

Asteburu honetan Gasteizera goaz, Iratzarriren 1. nazio topaketetara. Erakundea azkar doa hazten, oso oso azkar, eta antolatzeko orduan denbora gehiago eramaten digu horrek (dinamika askoz haundiagoarekin batuz, hortik denbora eskasia), eskerrak talde bikaina dugula eta denon artean organizadamente aurrera ateratzea lortzen ari garela.

Blogen asuntutara. Ikusiko zenuten esteken artean berriak agertu direla. Aurretik batutakoez gain -ea Leirek, Josebak eta Asier jaiok gehiago txukuntzen duten euren bloga-,  beste batzuk gehitu ditut: Aralarren blog sarea egiten hasi diren Irungo komitea, Gueñes-ekoa, edo Bilbokoarenak (Oraindik batzuk estreinatzear). Hasi dira jada nagusiak interneterako saltoa ematen, eta argi izan hurrengo asteetan gero eta gehiago bilduko direla zerrenda honetara. Azkenik, Alfred Abad laguna, JERC Tarragonako presidentea. Beraiekin eta lagunekin (Roger, Oriol, Enjordi…) egongo naiz berriz ere Abenduaren 1ean Bartzelonan eta 2an Tarragonan. Con los putus jerkis. Que ganas :)

Kamera berria erosi dut gainera eta orain bideo eta argazki hobeak atara ahalko ditut. Nire fotologak eskertuko du :P Bueno, ez dut gaur ezer idatziko. Ez dut erregea eta Chavezen arteko tirabirarekin jendea aspertu nahi, ez anoetaren 3. urteurrenak eman dituen hitz aspergarriekin ere, ezerekin.

Pertsona bat bakarrik gogoan izan; Madrilen putakume neonazi batekin gurutzatzeko zorte txarra izan zuen 16 urteko Carlos Javier kide antifaxista.

Escribe un comentario

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>